Bost covid-19 kasu detektatu dira azken orduetan Ataunen

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, beste bost pertsonek eman dute positibo covid-19aren PCR probetan Ataunen.

Azken 24 orduetan beste 5 covid-19 kasu agertu dira Ataun herriari dagokionez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kaleratutako txostenean, PCR proben emaitzek positibo berriak utzi dituzte eta gauzak horrela 15 izango lirateke jada pandemiaren hasieratik.


Gipuzkoa hiriburuak "Eremu gorrian" jarraitzen du eta Goierri bailarari begira ere ez da egora batere samurra. Azken orduei dagokienez 85 kasu berri erregistratu ditu Goierrik eta udalek zentzuz jokatzen jarraitzeko eskatzen dute beste behin ere.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude