Boterea izango duen agintea ezarri du Sanchezek Estatu osoan Koronabirusagatik

Neurri zorrotzak eta ondorio larriak izango direla jakinarazi du Pedro Sanchezek koronabirusagatik Estatu osoan.

Pedro Sanchez

Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du Moncloa jauregian arratsaldean izandako bilera luzearen ondoren. "Boterea izango duen agintea" ezartzea erabaki dute Estatu osoan Koronabirusari aurre egin ahal izateko eta neurri zorrotzak hartuko direla.


Neurriak errespetatu ezean ondorioak larriak izango direla ere azpimarratu du presidenteak, "birusari irabazteko orduan zalantzarik" ez dutela izango garbi dutelako. Ministroen kontseiluak zazpi orduz luzeko bilera izan du eta prentsaren aurrean eginiko agerraldian alarma egoera aktibatu du Espainiako Gobernuak.


Segurtasun indar guztiak (Ertzaintza, Guerdia Zibilak, Polizia Nazionalak...) Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren aginduetara egongo dira. Bihar, bideokonferentzia bitartez Autonomia Erkidegoetako presidenteekin harremanetan jarriko dela jakinarazi du Sanchezek, bere twitter kontuan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #FernandoGrandeMarlaska #Ertzaintza #GuardiaZibila #PoliziaNazionala

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude