Britainia Handiak Pfizerren txertoa baimendu du eta datorren astean hasiko da erabiltzen

Erresuma Batuko erakunde arautzaileak Pfizer eta BioNTech enpresek egindako koronabirusaren aurkako txertoa erabiltzeko baimena onartu du.

Osasun Produktuen eta Medikuen Agentzia Arautzailearen (MHRA, ingelesez) oniritziarekin, Britainia Handia izango da herritarrek koronabirusaren aurkako txertoa jartzen hasiko den munduko lehen herrialdea, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.


Erakunde arautzaileko adituek ondorioztatu dutenez, "Txertoak segurtasun, kalitate eta eraginkortasun maila zorrotzak betetzen ditu".


Matt Hancock Osasun ministroak azpimarratu duenez, Britainia Handiko Osasuna (NHS, ingelesez) prest dago "datorren astearen hasieran txertoa jartzen hasteko".


Txertoari eta Immunizazioari buruzko Batzorde Bateratuak (JCVI, ingelesez) txertoa jasotzen lehenak izango diren taldeei buruzko gomendioa argitaratzea espero da. Gobernuak akordioa lortu du Pfizer farmazialariarekin berrogei milioi dosi erosteko, eta 20 milioi pertsonari txertoa jarri ahal izango die, tratamendu horrek, zehazki, bi dosi baititu.


Azken asteetan jakinarazi diren saiakuntza klinikoetan, txertoa % 95 eraginkorra dela frogatu da.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude