Bueltan dator denboraldi berriarekin Top ATI saioa

Irailetik aurrera 5.denboraldiari ekiteko prest dator Top ATI saioa kantu zerrenda eguneratuta.

Ioar Aizpurua Top ATIn

Larunbateroko eguerdiak girotzen dituen Ataun Irratiko kantu zerrenda bueltan izango da irailetik aurrera. Euskal Herrian arrakasta gehien duten kantuak 20 postuetan banaturik jarraituko dute eta astero-astero bi proposamen berri izango dira. Ioar Aizpuruak gidatuko du beste denboraldi batez saioa eta energiaz beterik dator hasiera emateko.


Sare sozialetan saioaren azken orduko berri guztien inguruko informazio guztia topatzeko aukera izango duzu: Facebook, Twitter eta Instagram. Laburpen bideoek formatu eta estilo berria erakutsiko dute baina beti moduan zerrendako lehen 5 postuetan geraturiko kantuak erakustea izango da helburu nagusia. Saioak berriro entzuteko aukerak ere aurrera jarraituko du. Nahibezala, Ivoox eta Spotify plataformetan eskuragarri egongo da eta baita Ataun Irratiaren app-an ere.


Denboraldi berriko bidaiara batzeko prest zaude? Irailaren 7tik aurrera online izango gara!


#Ataun #AtaunIrratia #Irratia #TopATI #IoarAizpurua #Musika #Arrakastak #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Facebook #Twitter #Instagram #Nahibezala #Ivoox #Spotify #Mugikorra #App #Uda

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude