• Leire Perlines Apalategi

Bulego taldeko partaide den Itziar Beitia izango dugu estudioan bihar bertan

Itziar Beitia Bulego musika talde berriko teklista izango da gurean.

Euskal pop musikari, talde berri bat batu berri zaio; Bulego talde azkoitiarra hain zuzen ere. Taldea bost pertsonek osatzen dute, eta Bulego izenarekin ezagutzera eman diren arren, hasiera batean Passepartout izeneko taldea osatzen zuten.

Taldeak lehenengoz Hegan izenejo single-a kaleratu zuen, eta arrakasta handia izan zuen honek Euskal Herri osoan. Horrez gain, konfinamendu ostean fisikoki egin zen lehenengo kontzertua eskaini zuten Azkoitian, eta Eitb etxearen telebista katean ikus dezakegun Ur Handitan saioak filmatu zuen.


Guzti honen inguruan gehiago hitz egiteko Itziar izango dugu gurean bihar goizean Nahikobero saioan eta hemendik aurrera dituzten asmoak zeintzuk diren ezagutzen ere saiatuko gara.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #ItziarBeitia #Musika #Bulego #Azkoitia #EuskalHerria #Bizkaia #Gipuzkoa #Araba #Elkarrizketa #Pop #PopMusika #EuskalMusika #Euskara

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude