COVID-19ak 431 kutsatze berri erregistratu ditu azken orduetan EAEn

Covid-19ari dagokionez 6.566 PCR proba egin ziren atzo eta haietatik 342 positiboak izan ziren Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Lurraldeen arabera: 43 Araban, 248 Bizkaian, 50 Gipuzkoan, eta kasu bat Euskaditik kanpo bizi diren pertsonan.


Bestalde, ostiraletik 1.359 PCR egin dira Donostiako Ramuntxo Berri tabernarekin lotutako baheketa lanetan. 3 kasu positibo antzeman dira orain arte. Gaur, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean tabernan egon diren 72 pertsona eskatu dute PCR proba egitea Okendoko Kultur Etxean.


Aguraingo Kokolo tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketari dagokionez, orain arte 113 PCR egin dira, eta bi kasu positibo daude.


Bestalde, Galdakaoko anbulatorioan, Muguru tabernarekin lotutako baheketa lanetan, 503 PCR egin ziren atzo (emaitzak ez daude oraindik). Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean taberna horretan egon diren 552 pertsona daude deituta gaur.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude