Covid-19an positibo bat identifikatu da azken orduetan Ataunen

Eusko Jaurlaritzaren osasun sailak jakitera eman duenez Covid-19an postibo emandako herritar bat dago Ataunen.

Larunbatarekin batera Covid-19 gaitza duen positibo bat identifikatu da Goierriko Ataun herrian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren iturriek jakitera eman dutenez. Euskadin guztira 5.136 pertsona konfirmatu direnak koronabirusarekin, 241 hildako eta 1.023k jasu dute alta medikoa. Azken astean herrian inolako daturik jaso gabe egon ondore, positibo eman duen lehen kasua atera da gaur larunbatarekin baterea.


Euskadik ahalegin handia egiten jarraitzen du detekzio goiztiarrean: guztira 12.665 test egin ditu, 1.178 atzo bakarrik. Gainera datu positibo gisa nabarmendu behar da berreskuratutako eta alta emandako pertsonen artean 1.023 direla guztira. Norberak egunerokotasunean beharrezko neurriak hartzen jarraitu behar dugula ere gogorarazi dute eta etxean geratzea derrigorrezkoa dela baimendutako kasuak alde batean direla.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude