COVID-19aren programazio berria martxan Ataun Irratian

Ataun Irratiko lantaldeak gogor lanean jarraitzeko erabakia hartu du eta bihartik aurrera martxan izango da programazioa.

Azken asteetako konfinamenduak, Ataun Irratian ere zenbait neurri hartzera eraman gaitu. Guk ordea, zuri ahalik eta eduki gehien eskaintzen jarraitu nahi dugu eguneko 24 orduetan zehar. Hala egiteko asmoz, zenbait esatarik beraiek etxetik lanean jarraituko dute baina gure egoitzan ere ariko dira lankideak beraien zereginetan.


Astelehenetik-ostiralera bitarteko goizek euskal doinuen konpainia hartuko dute berriro ere "Ispiluaren aurrean" saioarekin. 12:00etatik 14:00etara berriz "VIP" saioaren edukirik onenez gozatzeko aukera izango duzu modako kanturik arrakastatsuenez lagunduta. Urtetxo batzuk atzera egiteko, Julen Iraolak oraingo nahiz garai bateko kantuak ekarriko dizkizu 17:00ak arte bere formulan eta hortik aurrerakoak Ioar Aizpuruak aurkeztuko dizkizu iluntzeko zortziak bitarte.


Ostiraltxo egongo ez den arren, asteburuetan "Nahikoa da", "Top ATI" eta "Pop GO" saioek zuk nahi duzun guztia eskaintzen jarraituko dute gure irratiko aurkezlerik ezagunenen eskutik. Albistegi bereziek ere ez dute atsedenik hartuko asteko bost egunetan 12:00etan, 16:00etan eta 20:00etan Ioar Aizpurua eta Julen Iraolaren eskutik.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Covid19 #Koronabirusa #ProgramazioBerezia #NahikoaDa #TopATI #PopGO #Ostiraltxo #AtaunIrratiaVIP #JulenIraola #IoarAizpurua #IspiluarenAurrean #Albisteak #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude