COVID-19ko positibo berrien portzentaia %15raino jaitsi da Euskadin, 208 kasurekin

Covid19ko 208 positibo berri egiaztatu dira azken orduotan eta guztira 11.226 pertsona dira Euskadin kutsatutakoak.

Beste 28 hildako daude eta guztira 859 dira gurean koronabirusaren ondorioz zenduak. Hala ere, egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten segitzen du, atzo % 15eraino jaitsiz, orain arteko baxuena, hain zuzen ere. 1.367 proba egin ziren atzo eta, hala, guztira, aurreko astean hasitako testak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira Euskadin. Ospitalizazioek beheranzko joerari eusten diote. Bien bitartean, osatuta edo ospitaleko alta jasota daudenen kopurua 5.193ra igo da. Hala ere, sailburuak berak iragarri du Osakidetzak erne eta prest jarraituko duela, gerta litezkeen gorakaden aurrean. Era berean, nork bere burua babestearen garrantziaz ohartarazi du Nekane Murgak, orain egiten dugunak baldintzako dituelako etorkizuneko pausoak. Hona datuak, lurraldez lurralde: - ARABAN 3.055 kutsatu daude, eta horietatik 214 ospitaleratuta daude. - BIZKAIAN, 6.085 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 844 ospitalean daude. - GIPUZKOAN, 2.086 positibo daude, horietatik 283, ingresatuta.


Nekane Murga Osasun sailburuak autobabeserako deia egin du berriro, hurrengo urratsak orain hartzen dugun jarreraren araberakoak izango direlako. Horren harira, prebentzio neurriak gogorarazi ditu, hala nola eskuak garbitzea edo segurtasun tartea mantentzea. Maskarak erabiltzeari dagokionez, Osasun Sailak kartel bat argitaratu duela aurreratu du, nola eta zein egoeratan erabili behar diren azaltzeko, eta argitu du horiek ez dituztela inola ere ordezten aurretiazko eta funtsezko bi gomendioak eskuen garbiketa eta distantzia, alegia.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020