COVID-19ko positibo berrien portzentajea % 13ra jaitsi da Euskadin, 249 kasurekin

Koronabirusa dutela konfirmatutako 11.475 lagun daude, 902 hildako eta 5.428 osatuta edo alta emanda.


Azken orduetan, konfirmatutako beste 249 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.475 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.276 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Atzo, 134 pertsonari eman zitzaien alta. Lurraldeka: - ARABAN, 3.075 kutsatu daude, eta horietatik 207 ospitalean daude. - BIZKAIAN, 6.239 lagun kutsatu dira, eta horietatik 790 ospitalean daude. - GIPUZKOAN, positiboak 2.161 dira, eta horietatik 279 ospitalean daude.


Atzo 43 hildako gehiago izan ziren Euskadin. Hortaz, 902 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz. Bestalde, kasu berrien kopurua murriztu egin da, eta positiboen ehunekoak ere behera egin du, orain arteko txikiena izateraino: atzo egindako 1.849 proben % 13. Hain zuzen, orain arte proba gehien egin diren eguna da atzokoa. Positiboen ratio baxu horrekin batera, ospitaleratzeen beheranzko joerari eutsi zaio. Atzo, 57 pertsona gutxiago ospitaleratu zituzten solairuan, eta 8 pertsona gutxiago ZIUn. Horrela, ospitaleen egonkortasun-egoera finkatu da. Azkenik, dagoeneko 5.428 dira Euskadin sendatutako edo ospitaleko alta jasotako pertsonak. Gaur egindako agerraldian, Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak berretsi egin du, Osasuneko sailburu Nekane Murgak atzo zabaldutako mezuaren ildotik, beharrezkoa dela geure burua babesteko beharrezko neurri guztiak hartzea, aurretik ibilitakoan atzera egin gabe.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude