Covid-19tik eratorritako krisi ekonomikoa arintzeko laguntza berriak onetsi ditu Gobernu Kontseiluak

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak esan du Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Batetik, Gobernu Kontseiluak laguntza-lerro berri bat onetsi du “Covid19 Aparteko Funtsaren” barruan, krisi sanitarioari eta ekonomikoari aurre egiteko; zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen ikerlana sustatzeko laguntzak dira, koronabirusaren aurkako borrokarekin lotutako 14 proiektu babesteko. Josu Erkoreka bozeramaileak azpimarratu duenez, ikerketak zeregin erabakigarria betetzen du krisi honetan. “Zehaztu egingo du, neurri handi batean, datozen hilabeteetan euskal gizartean gertatuko dena”, adierazi du.


Hala, Gobernu Kontseiluak urte honetarako Programa bat baimendu du: ikastaro, jarduera eta kongresu zientifikoak antolatzeko laguntzak. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aitortu duenez, Covid19k gogor jo ditu biltzar zientifikoak, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzaren nahia da, gutxika eta segurtasun-berme guztiekin, jarduera horri berriro heltzea. “Laguntza-lerro honekin sustatu egiten dugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareak ekitaldiak, presentzialak eta online, antolatzea”, gaineratu du.


Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Osakidetzak jardutea “erosketa, biltegiratze eta logistikarako zentral”gisa euskal instituzioen material sozio/sanitario guztirako, Covid-19ren berragertzeei aurre egiteko. Sailburuak azaldu duenez, hemendik aurrera, Osakidetza arduratuko da materiala erosi eta hornitzeaz (guanteak eta maskarak, besteak beste) Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen menpeko erakunde guztiak. Erkorekak esan duenez, Zentral bakar horrek aukera emango du eraginkorragoa izatean eta stock estrategiko bat eskueran izaten euskal sektore publiko osoaren premiei erantzun eta estaldura logistikoa emateko. “Instituzio publikoek indartu egiten dugu koordinazioa material horien kontratazioa eta erosketa arrazionalizatu eta agintzeko”, azpimarratu du.


Bestalde, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, Tubacex enpresako langileen % 20 berregokitzeari buruz galdetuta, azpimarratu du oso albiste txarra dela, eta nabarmendu du, orain, Jaurlaritzak oso errealistak izan behar duela eta enpresekin, sektoreko klusterrekin eta enpresa- eta sindikatu-eragileekin lanean jarraitu behar duela, aurreikusten den udazkena ahalik eta ondoen pasatu dadin. Ildo horretan, Tapia sailburuak, bihar bertan egingo den Elkarrizketa Sozialerako Mahaia aipatuz, adierazi du bileran etorkizun ekonomiko eta industrialarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko direla, eta, besteak beste, gehien kaltetutako kluster sektorialekin batera egiten ari den lanaren berri emango dela, hala nola energia, aeronautika eta automobilgintza.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Dirulaguntza #JosuErkoreka #ArantxaTapia #GobernuKontseilua #Politika #Ekonomia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude