Derrigorrezkoa da maskarak erabiltzea garraio publikoan?

Gaurtik aurrera 10 milioi maskara banatuko dituzte Espainia osoan "distantzia soziala" mantentzea zaila den garraio publikoetan.

Gaurtik aurrera 10 milioi maskara banatuko dituzte espainiako segurtasun indarren "distantzia soziala" mantentzea zaila den garraio publikoetan. Hau da, autobusetan, trenetan eta metroan egingo dira banaketa hauek bertako langileen artean.


Larunbatean Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Salvador Illa Osasun ministroarekin batera eskaini zuen prentsaurrekoan, oinarrizkoak ez diren lanetako langileak lanera itzuliko direnez, garrantzitsua izango da horrelako neurria hartzea.


Barne ministroak gaineratu du, gomendagarria dela maskarak erabiltzea, baina ez derrigorrezkoa; <<"norbaitek ez badu jarri nahi, ez dezala jarri">>. Zehaztu duten informazioaren arabera gaur eta bihar arik dira banaketa lanetan. Jai eguna den erkidegoetan berriz, asteartean eta asteazkenean egingo dira banaketak.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Garraioa #GarraioPublikoa #FernandoGrandeMarlaska #SalvadorIlla #Autobusa #Trena #Metroa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude