Derrigorrezkoa da maskararen erabilera Ordiziako edozein esparru publikotan

Nekane Murgaren aginduak, gaur bertan indarrean sartuko denak, agerraldiaren hedapena saihesteko hainbat neurri jasotzen ditu.

Osasun Sailak maskara nahitaez erabili beharra ezarri du Ordizian. Horixe da Nekane Murga Osasun sailburuak sinatu eta gaur bertan indarrean sartuko den aginduak jasotzen dituen neurritako bat.


Maskara Ordizian erabili beharko da edozein espazio publikotan, bai kanpoan, bai erabilera publikoko espazio itxietan ere.


Gainera, ostalaritzako establezimenduek ezingo dute edukieraren ehuneko berrogeita hamarra gainditu lokalaren barruan kontsumitzeko, ezin izango barran kontsumitu eta bezeroek eserita egon beharko dute. Terrazetan, pertsonen (etxebizitza berean bizi ez badira) eta mahaien arteko distantziak 1,5 metrokoa beharko du. Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak 23,30ak baino lehen itxi beharko dute. Gainera, gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan jarduera debekatzen da.


Era berean, edozein jai, festa edo bestelako herri ospakizun bertan behera uzten da.


Osasun Sailak eta Osakidetzak, 1.732 PCR proba egin dituzte astelehenaz geroztik, bertan egiten ari diren zaintza-lanen barruan. Orain arte, proba haietako 1.692en emaitzak ezagutzen dira, 28 positibo detektatuz


EGINDAKO PROBAK


Atzo 5.027 proba egin ziren guztira (4.533 PCR eta 494 test azkar).


BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK


Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 31 dira, Lurraldeka, 8 Araban, 4 Bizkaian, eta 19 Gipuzkoan. Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 44 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete. Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 36 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 6 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.


POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA


Atzo 2 hildako gehiago egon ziren. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Ordizia #Deseskalatzea #Normaltasunberria #NekaneMurga #PCR

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020