Diego Armando Maradona hil da 60 urterekin

Diego Armando Maradona futbolari argentinarra bihotzekoak jota hil da, bere abokatuak baieztatu duenez.

Diego Armando Maradona futbolari argentinarra, historiako jokalari onenetarikoa, hil egin da 60 urte zituela, Tigre herriko bere etxean bihotz-biriketako geldialdia egin ostean.


'El Pibe 'duela hiru aste ospitaleratu zuten La Plata hiriko klinika batean, 2005ean bypass gastrikoarekin zerikusia zuen arazo batengatik. Ebakuntza egin zioten eta bere etxera itzuli zen susperraldirako.


Maradonak osasun-arazo ugari izan ditu bere bizitzan zehar, neurri handi batean droga-mendekotasunekin lotutakoak.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude