Disko berria kaleratuko du abenduan En Tol Sarmiento taldeak
En Tol Sarmiento talde arabarrak Durangoko azokarako kaleratuko du bandaren seigarren lana.

Arabako En Tol Sarmiento taldeak disko berria kaleratuko duela iragarri du sare sozialen bitartez. Zabaldu dutenaren arabera, abenduan iritsiko da bandaren seigarren lana eta Durangoko azokan eskuragarri egongo dela esan dute taldekideek. Twitter argitarapena:
Bitartean 'Zein Erraza Tour' birarekin jarraitzen dute eta hauek dira datozen egunetan eskainiko dituzten kontzertuak:
Paue (Frantzia): Abuztuak 23
Ekora: Abuztuak 24
Erandio: Abuztuak 31
Muskildi: Irailak 7
Etxebarri: Irailak 21
#Musika #EuskalMusika #DurangokoAzoka #Diskoa #EnTolSarmiento #Nafarroa #EuskalHerria #SareSozialak #Twitter #ZeinErrazaTour #Paue #Frantzia #Ekora #Erandio #Muskildi #Etxebarri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba