Disko berriaren grabaketa hasi du Sin Mala Intención taldeak



“Esas cosas” argitaratu eta hiru urte ondoren, pasa den astelehenean, apirilak 22, Sin Mala Intención pop-rock talde gipuzkoarraren bigarren diskoaren grabaketa hasi zen.

Gorka Lizaso Pérez musikari eta konpositorea buru duen taldea Oiartzungo Lezoti estudioetan dago murgildurik, bertan diskoa osatuko duten 11 abestiak grabatuko dituztelarik (10 abesti berri eta bertsio bat), Gorka Urraren ekoizpenarekin.

Grabaketan parte hartuko duen taldearen oinarria Andoni Garcíak (gitarrak), María Soriazuk (baxua) eta Ibai Rosek (batería) osatzen dute, eta Fredi Peláez(teklatuak) nahiz beste hainbat musikarirekin batera diskoari forma emango diote, udaren ondoren argitaratuko delarik.

Laster, diskoaren izenburua, azala, argitaratuko den eguna eta aurkezpen-birako lehen datak jakinaraziko dira.

#Musika #SinMalaIntención #GorkaLizasoPérez #Pop #Rock #Gipuzkoa #EuskalHerria #Oiartzun #Lezotiestudioa #GorkaUrra #AndoniGarcía #MaríaSoriazu #IbaiRos #FrediPeláez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude