Diskotekak eta kalean erretzea bi metro baino gutxiagora debakuta dira Espainiako Estatu osoan

Bi metroko distantzia gorde gabe aire zabalean erretzea debekatuta egongo da Espainiako Estatu osoan eta diskotekak itxita izango dira.

Osasun Ministerioak "aho batez" erabaki du autonomia erkidegoekin bide publikoan edo aire zabalean erretzea (zigarretak eta tabakoa inhalatzeko beste edozein gailu), baldin eta ezin bada bi metroko segurtasun-distantzia bermatu, Galiziak edo Kanariek onartu duten bezala. Halaber, diskoteka, dantzaleku eta kopa taberna guztiak itxiko dituzte, zuzeneko emanaldiekin edo gabe.


Hala iragarri du Salvador Illa Osasun ministroak ostiral honetan, autonomia erkidegoekin ezohiko bilera egin ostean, CISNS Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluaren baitan, koronabirusaren pandemiaren bilakaerari buruz hitz egiteko.


Era berean, ostalaritzan, jatetxeetan, terrazetan eta hondartzetako taberna/jatetxeetan metro eta erdiko tartea egon beharko da mahaien artean, eta gehienez 10 lagun egon ahalko dira taldeko. Distantzia hori ere errespetatu beharko da barretan. Taldeentzat erabiltzen diren mahaiak edo mahaien multzoak, gainera, pertsona-kopuruaren araberakoak izan beharko du, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatzeko.


Establezimendu horiek ixteko ordua goizaldeko ordu batean izango dute, eta 12etatik aurrera ezingo da bezero berririk onartu. Orain arte, Nafarroak gauerdian zuen ezarrita ixteko ordutegia, EAEk 1.30era arte luzatzen zuen bitartean.


Neurri horiekin batera, baimenduta ez dagoen bide publikoan alkohol-kontsumoa saihesteko kontrolak indartzea adostu da, autonomia-erkidegoek eta udalek dagozkien zehapenak aplikatuko dituztela kontuan hartuta. Iruñeko Udalak debekatu egin du aste honetan.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Tabakoa #Zigarroak #Kontsumoa #Kutsatzeak #Polemika #Diskotekak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude