Donostiako Udalak Mikel Zabalzari omenaldia egingo dio abenduaren 19an

Donostiako Udalak Mikel Zabalza udal langilea omenduko du abenduaren 19an, atxiloketa eta heriotzaren 35. urteurrenean.

Donostiako Udalak Mikel Zabalzari omenaldia egingo dio abenduaren 19an, Udaleko talde politikoek Giza Eskubideen Batzordean adostu dutenez. Ekitaldia Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da.


Omenaldia Udalak "gure hirian izan diren giza eskubideen urraketen aurrean oraintsuko memoria berreskuratzeko bidean" egindako ekimenen parte da. Era berean, Udalak "bizitzeko eskubidearen urraketen biktima" izan diren udal langileei egindako aitorpenen barruan kokatzen da.


Mikel Zabalza Garate Orbaitzetan jaio zen. Donostiako Tranbia Konpainiako gidaria eta ELA sindikatuko kidea zen. Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen, eta Intxaurrondoko kuarteletik igaro ondoren, haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen egun batzuk geroago. Joan den asteburuan Auritzen eta bere jaioterrian gogoratu zuten.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude