Durangoko azokan egongo da Julen Alonso



Julen Alonsok ere bisitatuko du Durangoko azoka barru-barrutik.

Goienkale 46. postuan izango da Julen Alonso bere diskoa aurkezten Abenduaren 5etik 9ra bitartean. Sutan dantzan izeneo diskoa hainbat saltokitan erosteko aukera izango da, baita internet bitartez ere. Salmenta puntuen inguruko informazio guztia, Julen Alonsok berak jakinaraziko du bere sare sozialetan. Behin Durangoko azoka amaituta, kontzertuak eskaintzen hasiko da oriotar gaztea. Bere hitzetan "gogo handiarekin" dagoela jakinarazi du.

Aldez aurretik ordea, ari da jada beroketa eta prestaketa lanak egiten. Joan zen astean Bilboko Euskalduko Jauregia bisitatu zuen. "Nervion irratiak antolatutako minbiziaren aurkako emanaldi solidario batean parte hartu nuen. Niretzat ederra izan da bi mila pertsonen aurrean jotzea, sekulako esperientzia izan zen".

#Musika #JulenAlonso #Durango #Durangokoazoka #Sutandantzan #Bilbo #Euskaldunajauregia #Nervionirratia

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020