Durangora joan da Ataungo argazki rallyko saria


Ataungo 14. Argazki Rallyaren sariak larunbatean banatu ziren, Herri Antzokian.

Urriaren 7an gauzatutako argazkiak aurkeztu eta ikusi zituzten lehenengo. 19 partaide aritu ziren, horietatik bost ataundarrak. Bost gai jarri zizkieten: teilatuak, erlojuak, hiru, San Gregorio eta lorontziak.

Javier Lopez Favian durangarrak irabazi du lehenengo saria (300 euro eta oroigarria). Ataunen lehen irabazia den Carlos de Cos Azkonak jaso du bigarren saria (150 euro eta oroigarria).

Herritarren artean, aurreneko saria (90 euro eta oroigarria) Karmele Begiristain Aizpuruak jaso du, eta bigarrena (bi txuleta eta bi botila ardo) Andoni Aizpurua Gazteluk.

Xanti Iruretagoiena oroitu

Sari banaketaren garaian, Xanti Iruretagoiena ataundar zena gogoratu dute antolatzaileek eta argazkilariek. Apirilaren 22an hil zen. Argazki rallyaren urte guztietan epaimahaiko kide izan zen Iruretagoiena. Haren lana eta borondatea eskertu dute.

#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Argazkirallya #JavierLopezFavian #Durango #CarlosdeCosAzkona #KarmeleBegiristainAizpurua #AndoniAizpuruaGaztelu #XantiIruretagoiena #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude