EAEko 185 udalerritan indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta martxan da

Emakundek, EUDELen eta euskal udalen laguntzarekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta eskaintza martxan jarri dute.

EAEko 185 udalerrik dituzten zerbitzu aktiboei buruzko informazio eguneratua bildu du eta hiritarren eskutara jarri dute elkarlanean. Koronabirusak eragindako krisi-garai honetan, osasun-eskakizunei erantzun behar izan zaie, eta, ondorioz, zerbitzu horiek berrantolatu eta egokitu egin behar izan dira, osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatzen jarraitu ahal izateko. Emakundek eskerrak eman nahi dizkie EUDELi eta euskal udalei gida hori egiteko eskeinitako laguntzagatik. Informazio hori Emakunderen web orrian dago eskuragarri. Astero eguneratzen joango da informazioa.


- Bizkaiko udalen zerbitzuak - Gipuzkoako udalen zerbitzuak - Arabako udalen zerbitzuak

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Emakunde #EUDEL #EuskalUdalak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude