EAEko emaitzak 338ra iritsi dira eta alarma piztu du Murga sailburuak

"Konfinamendu gogorraren ostean normaltasun berri bat posible zela esan genuen", onartu du Osasun arduradunak.

Nekane Murga Lakuako Osasun sailburuak hedabideen aurrean hitz egin du, EAEko kasuen gorakadaren iguruan, eta azken balantzean 338 izan dira. Lurraldeka, 44 Araban, 233 Bizkaian, 57 Gipuzkoan eta 4 kasu kanpoan bizi diren pertsonen artean. Atzo zortzi pertsona sartu ziren (57 daude dagoeneko), eta gaur egun 5 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.


Murgak nabarmendu duenez, Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen, besteak beste, biztanle asko eta mugikortasun handia duten herrietan nabaritzen da kutse kopuruen gorakada. "Gorakada handia" izaten ari dela azpimarratu du, eta, ondorioz, "Bigarren epidemia-olatuaz" hitz egin du.


"Ez ditugu gutxietsi behar birusak transmititzeko duen gaitasuna eta osasunean dituen ondorioak. Kutsatzeen bilakaera martxoan bezala ez izatea kasuak azkar detektatzeagatik, maskara erabiltzeagatik eta urruntze sozialagatik da. Birusak ahalmen berarekin jarraitzen du. Irabazten ari zaigu", ohartarazi du.


Osasun sailburuak azpimarratu duenez, "Jarduera soziala ahalik eta gehien murriztu behar dugu, beste pertsona batzuekiko hurbiltasuna. Ezinezkoa da normaltasun berri bat. Bi metro, metro eta erdi baino hobea da". Gaineratu duenez, asko hitz egiten da gaueko aisialdiaz, baina birusa kutsa daiteke "terrazetan, pasealekuetako hormetan, bisitatzen ditugun pertsonei, familia-bazkarian, taldean mendira joateko txangoetan eta hondartzara beste pertsona batzuekin elkartzen garen edozein ekitalditan".


"Geure burua engainatzen dugu jaiak gure etxeetara, landetxera, eramaten baditugu. Abuztuan bagaude ere, harreman soziala mugatu egin behar da, edo neurriak hartu beharko ditugu", ohartarazi du Murgak. "Konfinamendu gogorraren ostean normaltasun berri bat posible zela esan genuen", gaineratu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude