EAEko hauteskunde autonomikoen jarraipen orokorra Ataun Irratian

Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoen begirada orokor eta zehatza Ataun Irratiaren eskutik.

Igande honetan Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egingo dira EAEn COVID-19ak gure artean jarraitzen badu ere. Beste behin ere, jarraipen berezia egingo diogu Ataun Irratiko lantaldean egun garrantzitsu honi goizetik gauera bitartean informazio eta daturik zehatzenak eskainiz.


Egunean zehar gertatzen denaren jarraipen osoa egiteko aukera izango da www.ataunirratia.com webgunearen bitartez erabilgarri jarriko den hauteskundeen orrialdean. Bertan, azken orduko albiste guztiak irakurtzeko aukera izango da eta baita boto zenbaketen jarraipena egitekoa ere.


Irratiari dagokionez berriz, albistegi bereziak eskainiko ditugu beste behin ere. Ioar Aizpurua arituko da aurkezle lanetan eta goizeko hamarretatik gaueko hamarretara bitartean, puntako orduetan izango da informazio tartea azken orduko albisterik garrantzitsuenak errepasatu ahal izateko.


Albistegi hauek amaituta, webgunean egongo dira entzungai. 2020ko hauteskunde autonomikoei ahalik eta jarraipen zehatzena egin ahal izateko, gure webguneko orrialde berezia erabiltzea duzu onena.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Hauteskundeak #EAE #Legebiltzarra #Botoak #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Gizartea #Ekonomia #Politika #AlderdiPolitikoak #EuskalAlderdiPolitikoak #IoarAizpurua #Albistegiak #AzkenOrdukoa #Zuzenean #Informazioa #Albisteak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude