EAEko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan 2019ko datuekin alderatuta

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan abuztuan izandako gaualdiak %43,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, %39,2ko beherakadarekin, uztailean baino gutxiago, urte arteko jaitsiera %45,2koa izan baitzen, Eustatek astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.


Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan. Bizkaian, joan den hilean, urtetik urterako beherakada %53koa izan zen (uztailean, %59,2); Araban, %45,7koa (uztailean, %51,3); eta Gipuzkoan, %30,9koa (aurreko hilean, %42).


Turisten sarrerek ere neurri handiagoan egin dute behera abuztuan Bizkaian (%52), Araban (%41,8) eta Gipuzkoan (%21,9).

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude