EAEn 11 eta Nafarroan 1 hil dira COVID-19agatik azken orduetan

Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera 11 pertsona hil dira azken orduan EAEn eta 1 Nafarroaren COVID-19aren ondorioz.

Astelehenarekin batera Espainiako Osasun Ministerioak jakitera emandako datuekin batera 11 hildako zenbatu dira EAEn eta 1 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz. Pandemia hasi zenetik 1.241 pertsona hil dira guztia Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako lurraldean berriz 432.


Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban positiboei dagokienez 58 gehiago zenbatu dira azken orduetan eta horrela guztira 12.513 dira identifikatutakoak. Igande honetatik aurrera, identifikazio probetan aldaketak egitea erabaki du Espainiako Osasun Ministerioak. Igande honetatik aurrera, PCR probak soilik zenbatuko ditu ministerioak eta test azkarrak alde batera utziko ditu; aldiz Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak biak zenbatuko ditu datuak zehazterako garaian.


EAEn guztira 9.840 pertsonek lortu dute COVID-19 gaitzetik sendatzea eta azken orduetan 238 izan dira hospitaleko alta medikoa jaso dutenak. Nekane Murga Osasun Sailburuak eguerdiko hamabi terdietan egingo du agerraldi informatiboa azken orduko datu guztiak zehazteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude