EAEn 17.286 positiboetatik %78,3 alta emanda daude

Euskadin guztira 122.730 PCR eta 70.314 test azkar egin dira atzoko 20:00ak arte 8.018 proba egin ziren.

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.286 da, eta horietatik %78,3 berreskuratuta edo alta emanda daude. Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 60 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 6 positibo dira Araban, 53 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 401 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake. POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA Orain arte, 1.390 heriotza izan dira orotara, horietatik 7 atzo erregistratuta. Horrez gain, 493 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 416 solairuko geletan eta 77 ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #PCR

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude