EAEn 569 COVID-19 positibo detektatu dira azken orduetan

Kutsatze kopuruak gora egiten jarraitzen du eta Nafarroako datuen faltan, 50 baino gehiago izan ziren atzo.

Koronabirus kasu berriek bere gorakadari eutsi diote, eta atzo 569 izan ziren positiboak EAEn egindako 6.618 PCR probetan. Lurraldeka: 75 Araban, 402 Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta 20 kasu "Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan".


Ospitaleen egoerari dagokionez, 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur egun 9 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.


Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria buru duen COVID-19ari jarraipena egiteko batzordea amaitu baino lehen eman dituzte ezagutzera datuak, eta Nekane Murga, Arantxa Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkoreka sailburuek ere parte hartu dute.


Bileraren amaieran, Osasun arduradunak ez du neurri zehatzik zehaztu, baina datuek okerrera egiten jarraitzen badute, murrizketak handitzeko aukera azpimarratu du.


Azpimarratu duenez, kasuen hazkundea, hein handi batean, arakatzaile lana egiten duten pertsonen kopuruaren gorakadari zor zaio, Osakidetzan soilik 270 baitira. Hala, adierazi duenez, lehen detektatzen ez ziren kasuak detektatzen dira – Horietako asko sintomarik gabekoak–, eta horrela, kutsatzen jarraitzea eragozten da.


Ospitaleratzeen gorakadari buruz, Murgak esan du "egoera ezberdinak" daudela. "Gure ZIUak hamar aldiz biderkatu ditzakegu, oporretan dagoen inori deitu behar izan gabe", ziurtatu du.


Hala ere, oinarrizko arauen garrantzia azpimarratu du: maskararen erabilera, distantzien mantentzea, eskuen higienea eta kontaktuak eta taldeen eraketa ahalik eta gehien mugatzea. "Kasu asko ditugu ospakizun familiarren eta sozialen ondorioz. Sakrifizio minimo horren edo birusa gure gertuko pertsonen artean berriro izatearen artean aukeratu behar da", gaineratu du.


Nabarmendu duenez, agerraldiak ez daude leku itxietan bakarrik – Hiru kasu edo gehiago, oro har, bakarra egoitzetan edo ospitaleetan –. "Barbakoak ditugu, haur-parkeak".


Murgak iragarri duenez, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilduko da gaur arratsaldean, herrialde horren egoera aztertzeko, populatuena baita eta kasu gehien pilatzen ari baita.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Deseskalatzea #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude