EAEn guztira 13.044 kasu konfirmatu dira koronabirusarekin

Atzo egindako 100 probatik 6k bakarrik eman zuen positibo; bien bitartean, ospitalizazioen kopurua erdira baino gutxiago jaitsi da apirilaren hasieratik hona.

Azken orduotan konfirmatutako beste 234 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 13.044 dira orotara. Horietatik 905 gure ospitaleetan ingresatuta daude, apirilaren hasierarekin alderatuta, erdia baino gutxiago, alegia. Lurraldeka, hauek dira datuak: - ARABAN 3.324 kutsatu daude, eta horietatik 150 ospitaleratuta daude. - BIZKAIAN, 7.328 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 550 ospitaleratuta daude. - GIPUZKOAN, 2.392 positibo eman dituzte, horietatik 205, ospitaleratuta.


Atzo beste 21 heriotza zenbatu ziren, eta Euskadin, beraz, dagoeneko 1.124 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Beste egun batez, osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, atzo 7.651era iritsiz. Atzoz geroztik, proben zenbaketa Osasun Ministerioaren eskakizunetara egokituta egiten du eguneroko buletinak. Hala, orain artean, 63.431 proba egin dira orotara, eta bakarrik atzo, 3.804 PCR eta 2.129 test azkar egin ziren. Egindako probetan izandako positiboen portzentaia, berriz, % 6ra murriztu zen.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude