EATE: "Ilunabarrean"

Ataungo EATE abesbatzak Luis Eduardo Auteren "Ilunabarrean" kantuaren bertsioa egin dute.

EATE abesbatzako kideak ere konfinamenduan ez dira etxean ixilik eta geldik geratzeko asmoarekin egon. Luis Eduardo Auteren "Ilunabarrean" izeneko kantua hartu eta beraien bertsioa osatu dute. Norbera bere etxea, bideo dotore bat grabatu eta sare sozialetan jarri digute eskuragarri doinu gozo honetaz disfrutatzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #EATE #Abesbatza #Korua #SanMartin #SanGregorio #Aia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Koronabirusa #COVID19 #Konfinamendua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude