Eguneko zentroak, ostalaritza, kirolguneak eta elkarteak ixtera deitu du Eusko Jaurlaritzak

Eguerdian Iñigo Urkullu lehendakariak jakitera eman duenez COVID19aren gorakadak neurri zorrotzak hartzera eraman du gobernua.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da. Bileraren ondoren, Lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, jakinarazteko, herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen duela gaineratu du "agindu horren arabera, neurri gehigarri gehiago hartu behar dira biztanleriaren osasunerako berehalako eta ez, ohiko arriskuak bere horretan jarraitzen baitu" azpimarratu du. Beste neurri gehigarri batzuk hartu behar direnez, Eusko Jaurlaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartu dituela:


- Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera.

- Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera mugatuko zaie.

- Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.


Agindu honetan aurreikusitako prebentzio-neurriek hamabost egun naturaleko indarraldia izango dute, hurrenez hurren adosten diren luzapenak alde batera utzi gabe. Neurri horiek bihar sartuko dira indarrean, gaur bertan argitaratuko baitira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Nolanahi ere, neurri hauek gaurtik aurrera aplikatzea gomendatzen da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #NekaneMurga #EstefaníaBeltrándeHeredia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude