Egunetik-egunera gehiago dira Ataun Irratia jarraitzea aukeratzen dutenak

Atzo arratsaldean jasotako estatistika txostenaren arabera egunerokotasunean gehiagok jotzen dute Ataun Irratiko adarretatik.

Iraila martxan hasi eta bigarren asterako, udako audientzia datuen txostena jaso zuen atzo arratsaldean Ataun Irratiak. Ikasturte berriaren itzulera, ez da batere makala izan, baina 2020ko uda honetan ere ez gara ezkutuan ibili.


Sare sozialetan inoiz baino konektatuago gaude une honetan zurekin albisteak direla, bideoak... eta horrek guztiak elkarrengandik urbilako egoteko aukera ematen digu. Herriko, bailarako, Euskal Herriko nahiz mundu mailako berririk garrantzitsuenak kontatzen jarraitzen dugu gure eskuetan jasotzen dugun bezalaxe.


Webguneak azken hiru hilabeteetan %37ko igoera izan du audientzia mailan eta ohiko erabiltzaileek bertan jarraitu badute eta 998 pertsona berri gehiago batu dira. Aho zabalik uzten gaituzten datuek, Espainia mailan ere ezagutza handiagoa izaten ari garela erakutsi digute. Madril, Bartzelona, Zaragoza edota Salvatierra bezalako herrietatik ere iritsi dira erabiltzaileak.


Gure alde egiten duzuen guztioi, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuretzat, webgune guztia eraberritu dugu eta gailu guztietara egokituta jarri dizugu nahi duzunean nahiz nahi duzun lekuan erabil dezazun. 24 orduko emisioaren bitartez, elkarren arteko uhinak partekatzen jarraituko dugu eta baita sare sozialen bitartez zuk nahi duzun guztia eskaintzen ere. Mila esker egunerokotasunean Ataun Irratia aukeratzeagatik!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Audientzia #Erabiltzaileak #Webgunea #SareSozialak #EuskalHerria #Euskadi #Madril #Bartzelona #Zaragoza #Salvatierra #Espainia #Estatua #Komunikazioa #Albisteak #Bideoak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude