Eguraldi onaren ondoren hotza eta zaparradak espero dira


Giro freskoa izango da egun osoan zehar eta zaparradak botako ditu Euskal Herriko txoko guztietan.


Eguraldi eguzkitsuaren ondoren, hotza eta euria etorri dira egun osorako Euskal Herrian. Udaberrian normala den bezala, tenperaturen igoera nabarmena izan da azken egun hauetan Euskal Herrian baina asteartearekin batera, aldaketa etorri da. Euskalmeten (Euskal Meteorologia Agentzia) iragarpenaren arabera: "Gaur giro freskoagoa eta zaparradak. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, batez ere lurraldearen erdi eta hegoaldean; zenbait lekutan atzokoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira. Horrekin batera, zaparradak botako ditu eta tarteka ekaitzak jo dezake. Arratsaldeak aurrera egitearekin batera atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da une batzuetan."

@euskalmet-ek twitter bidez zabaldutako argitarapenen arabera, giro nahasi eta bustia dator:


Ostegunarekin batera ordea, aldaketa izango dugu: "Ostegunean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta tenperaturak gora egingo du. Ostarte ederrak ikusiko ditugu eta horrekin batera dezente epelduko du. Orduak igaro ahala, haizea indartu egingo da; arratsalde-gau partean bereziki zakar ibiliko da, hegoaldetik finkatuko delarik." horixe baitio Euskalmetek.

#Albistea #Eguraldia #EuskalHerria #Euskalmet #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Udaberria #Twitter #2019

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020