EHAAn argitaratu da , gaurtik aurrera Euskadi 2. Fasera igarotzea arautzen duen Urkulluren dekretua

Deseskalatzearen bigarren fasera parako dira gaurkoan EAEko lurralde historikoko herriak.


EHAAk "12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak" argitaratu du.


Bihar indarrean sartuko den dekretu honek zazpi artikulu, azken xedapen bat eta xedapen indargabetzaile bat ditu. Dekeretuaren ezaugarriak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuak atzo, larunbata, emandako prentsaurrekoan azaldu zituzten. Honakoak dira Dekretuak malgutzen dituen eremuak:


1. Zirkulazio-askatasuna.

2. Egoitza-zentroetan dauden senitartekoei bisitak egitea.

3. Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak.

4. Bisita publikoak museoetara.

5. Naturako turismoa.

6. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea.


Malgutzeko dekretu hau Euskadiko osasun-krisiaren bilakaera positiboari esker iritsi da, eta Bizi Berri Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek Eusko Jaurlaritzak deseskalada prozesuaren estrategia zehatza jasotzen du.


Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioak betetzen jarraitu behar dela, eta herritarren lankidetza eskatzen jarraitzen du, sinetsita erantzukizun indibiduala lehen mailako bermea dela kutsaduraren hedapena saihesteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Deseskalatzea #BigarrenFasea #IñigoUrkullu #EHAA

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude