Ekaineko azken asteburuan ospatuko dira Ataungo Aia auzoko jaiak


Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Ataungo Aia auzoko jaiak eta emanaldi musikalak indartsu datoz aurten.


Ekainaren azken asteburuarekin batera hemen datoz urtero bezala Ataungo Aia auzoko jaiak. Festa komisioak azpimarratu du eraso sexistarik gabeko jaiak izatearen alde egingo duela beste urte batez ere norbera libre izateko eta denok gozatzeko. Hau da aurtengo jaiek izango duten egitaraua:

Ekainak 28 (Ostirala):

16:00etan: Ume jolasak (Puzgarriak eta txokolatada)

21:30etan: Auzo afaria

00:00etan: Huntza musika taldea eta ondoren DJ Ioar

Ekainak 29 (Larunbata):

17:00etan: Otsoak dantza taldea eta ondoren trikitilari gazteen emanaldia

19:00etan: Sagardo eta sardina dastaketa

21:00etan: Gazte afaria

00:00etan: Izaki gardenak musika taldea eta ondoren fan&go

Ekainak 30 (Igandea):

12:00etan: EATE abesbatza eta ondoren kantu poteoa

18:00etan: XXXIII. dantzari txiki txapelketa

19:00etan: Pilota partidak (Barandiaran - Alzua VS Irastorza - Barriola)

Aiako IV. txapelketa herikoiko finala (Zubizarreta VS Arrillaga)

Uztailak 2 (Asteartea):

11:00etan: Meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa

14:00etan: Herri bazkaria Iban Urdangarin, Mikel Tapia eta Iker Zubeldiaren bertsoek eta Santi eta Katxoren trikiti doinuek alaituta.

18:30etan: Toka txapelketa

#Albistea #Jaiak #Ataun #Aia #Santixabel #2019 #Huntza #IoarAizpurua #Otsoakdantzataldea #IzakiGardenak #FanGo #Eate #Kirola #Pilota #IbanUrdangarin #MikelTapia #IkerZubeldia #Uda #Kontzertua #Musika #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude