'El silencio de otros' dokumentala izango da asteburu honetan Ataungo zineman

Frankismo garaian uztartzen den 'El silencio de otros' eta 'Asterix: Edabe magikoaren sekretua' filmak izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian.

Abenduko lehen asteburuan Herri Antzokian izango ditugun bi filmak zeintzun izango diren jakin dugu. Helduen saioan memoria historiarekin uztartuz, 'El silencio de otros' dokumentala izango da, frankismo garaian desagertutako pertsonen bilaketa eta erantzuleei aurre egiteko saiakerak kontatzen dituen filma. Haurren saioan berriz, 'Asterix: Edabe magikoaren sekretua' euskaraz ikusteko aukera izango da. Azken honetan, Asterixek eta Obelixek Panoramix druida zaharrari bere ordezkoa izan litekeen gaztea aurkitzen lagunduko diote Galia osoan zehar.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Axterix #ElSilencioDeOtros #Haurrak #Gazteak #Filmak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020