Elixabete Garmendiak "Carlos Garaikoetxea lider bat lehendakari" liburua aurkeztu du



Elixabete Garmendia idazle eta kazetariak "Carlos Garaikoetxea lider bat lehendakari" izeneko liburua aurkeztu du Ataunen.

Carlos Garaikoetxearen biografia eta bizitza batzen dituen liburu bat da Elixabetek idatzitakoa. Kazetaria izanik, zortzi pertsona ezberdin elkarrizketatu behar izan ditu liburua idazterakoan, horien artean Carlos Garaikoetxea ere izan da. Gaur egungo gazteak ere liburua irakurtzera gonbidatu ditu, nahiz eta ez izan gazteei gidaturiko lan bat. Berak eginiko aurkezpenaren balorazioan, nahiz eta jende gutxi gerturatu, garrantzitsua izan da etorri direnen parte hartzea. Guk geuk, Elixabeterekin elkarrizketa bat edukitzeko aukera ere izan dugu eta honako hau entzungai izango duzue Abenduaren 22an Ataun irratian edukiko duzuen Nahikoa da saioan.

#Ataun #Ataungoliburuetadisoazoka #Ataunirratia #ElixabeteGarmendia #CarlosGaraikoetxea #CarlosGaraikoetxealiderbatlehendakari #EuskalHerria #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude