Elkar Aditze Memorandum bat sinatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta LANEk

Jaurlaritzak eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak Elkar Aditze Memorandum bat sinatu dute intereseko jarduerak aurrera eramateko.

Garapen Jasangarrirako Helburuen Agenda 2030 sustatzea eta Lanaren Etorkizunari buruzko LANEren Mendeurrenaren Ekimenaren inguruko debateetan kolaboratzea helburu hartuta.


Memoranduma gaur sinatu dute Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eta LANEko Espainiako Bulegoko zuzendari Joaquín Nietok, lankidetza-esparru bat edukitzeko, lagungarria izan dadin elkarren intereseko ekintzak garatzeko.


San José sailburua eta Joaquín Nieto bat etorri dira lankidetza-politika bat sustatzeko interes horretan, helburutzat hartuta hainbat jarduera garatzea, besteak beste, prestakuntza, kongresuak, ikerketa-proiektuak, eta beste lankidetza-ekintza batzuk arlo hauek sustatzeko: laneko eskubideak eta harremanak, gizarte-babesa, lanari buruzko nazioarteko arauak, globalizazioa eta lanaren nazioarteko gobernantza.


“Oñatiko Deklarazioa –gogora ekarri du San Josék– Euskadik egin zuen ekarpena da Lanaren Etorkizunari buruzko LANEren Mendeurrenaren Ekimenari, lan-harremanen eredu kooperatiboago baterantz aurrerapausoak emateko, itunen eta elkarrizketa sozialaren testuinguru tripartito batean garatuko den eredu baterantz, hain zuzen. LANE ispilu bat da, non gure burua begiratzen dugun Gizarte Justizian aurrera egiteko, lan duina erdiestetik hasita. Memorandum honekin LANErekiko eta lan duinarekiko are eta harreman konprometituagoari ematen diogu bidea”.


Bere aldetik, LANEren Espainiako Bulegoko Zuzendari Joaquín Nietok ere nabarmendu du Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoak lanaren etorkizunari buruz LANEk abian jarritako debateari egindako ekarpena. "COVID 19 munduko pandemia iraultza teknologiko eta digitaletik, klima-aldaketari aurre egiteko trantsizio energetiko eta ekologikotik eratorritako transformazio global izugarri handiak gertatzen ari diren une batean iritsi da. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta LANEren arteko lankidetza honen helburu nagusi bat da laguntzea pandemiak eragindako enplegu-suntsipena gainditzeko berreraikuntza ekonomikoa eta soziala bideratua egon dadin transformazio digitalaren eta trantsizio energetikoaren prozesu horien bidezko trantsizio baten ikuspegitik, gizarte-elkarrizketaren bidez."

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #MaríaJesúsSanJosé #Enplegua #Lana #Justizia #LANE #JoaquínNieto #Gizartea #Politika #Ekonomia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude