Elkarbizitzaren inguruko mahai-ingurua egingo da gaur Memoria Historikoaren baitan Ataunen

Memoria Historikoaren inguruan mahai-ingurua egingo da Ataungo Herri Antzokian ostegun honetan 19:00tatik aurrera.

Ataungo zenbait elkartek, lanean jarraitzen dute herriko Memoria-historikoak aurrera jarraitu dezan. 2020 honetan ere zenbait jardunaldi antolatu dituzte eta gaur, osteguna emango zaio hasiera Herri Antzokian egingo den mahai-inguru batekin.


"Bizikidetza lantzen" mahai ingurua gidatuko du Jon Aizpurua Euskadi Irratiko kazetariak eta Agus Hernán (Foro Soziala), Jose Antonio Rodríguez Ranz (Eusko Jaurlaritza Giza-eskubideak, Elkarbizitza eta Lankidetza) eta Jexuxmari Mujika (Bidetik - Joxe Maria Korta fundazioa) partaideak ere bertan izango dira.


Hasiera hori mahai-inguru honekin eango bazaio ere, datozen egunetal dokumental batek proiekzioa eta kontzetu bat izango dira, biak ere, Ataungo Herri antzokian. Antzolakuntzatik jakitera eman dutenez, koronabirusaren pandemiari aurre egin ahal izateko beharrezko diren neurriak zorrotz hartuko dituzte.


Bertaratutako guztiek derrigorrezkoa izango dute uneoro musukoaren erabilera bermatuta izatea, gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea eta gutxieneko distantzia soziala zaintzea gainera pertsonekin. Animatu eta gerturatu zaitez!

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude