Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko zerbitzu guztiak martxan daude

Euskadik Berdintasunerako Batzorde Tekniko Sektorialari jakinarazi dio emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko zerbitzu guztiak martxan daudela.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak bideokonferentzia bidez parte hartu du gaur goizean Berdintasun Ministerioak deitutako Berdintasunerako Batzorde Tekniko Sektorialaren ezohiko eta premiazko bileran, genero-indarkeriaren prebentziorako politika publikoen egoera aztertzeko, koronavirusak eragindako salbuespen-egoeraren aurrean.


Bertan, Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntza emateko zerbitzuen egoera azaldu dute, lurraldez lurralde. Landaidak jakinarazi du Euskadin, nahiz eta osasun publikoko larrialdi-egoerak baldintzatuta egon, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela. Halaber, Landaidak gogorarazi du 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, 2018an eguneratu zena, eta entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeela.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IzaskunLandaida #Emakunde #Emakumeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude