Emilio Castelar sariek Retail Euskal Eskola saritu dute

Ohorezko Aipamenaren bidez merkataritza txikia eta ertaina sustatzera bideratutako ekimena saritu dute.

Gizarte hobea eta justuagoa eraikitzen laguntzen duten pertsonen, erakundeen eta antolakundeen lan bikaina aitortzen duten Emilio Castelar sariak erabaki dira. Sarituen artean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren azken proiektuetako bat dago: bideari aurten ekin dion Retail Euskal Eskola.


Epaimahaiak Ohorezko Aipamena eman nahi izan dio “Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailari, Sonia Pérez Ezquerra sailburuaren eta Isabel Muela López sailburuordearen bidez, Retail Euskal Eskolaren sustatzaileak izan diren aldetik. Ekimenaren helburua enpresari txikia eta ertaina sustatzea da, ekoizpena garatzeko erreminta berritzaileak eta baliagarriak erabiliz”.


Retail Euskal Eskola merkataritzari laguntza emateko eta merkataritza suspertzeko plataforma aitzindaria da, eta prestakuntza pertsonalizatua eta moldakorra eskaintzen du. COVID-19aren krisiaren ondorioz, inoiz baino argiago ikusi da prestakuntzak eta digitalizazioak duten garrantzia, egiaztatu baita gehien digitalizatutako merkataritza-establezimenduak direla krisiari ongien aurre egin diotenak.


Retail Euskal Eskolak ehunka eduki profesional, bideo, webinar, formakuntza-pilula, material eta aholkularitza-zerbitzu biltzen ditu dagoeneko, eta sektoreari krisitik irteten laguntzen dio, etorkizun urrunago batera begira espezializazioa bultzatzeaz gainera. Eskola multimedia bat da, malgua, pertsonalizatua eta moldakorra.


Eskolari Ohorezko Aipamena emateaz gainera, Emilio Castelar sariek pertsona ezagunak ere saritu dituzte: Fernando Simón doktorea, Rosa María Sardá aktorea, hil ostean, eta Ecoalf enpresa, besteak beste.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Retail #Saria #TurismoMerkataritzaetaKontsumosaila #Turismpa #Merkataritza #Kontsumoa #SoniaPérezEzquerra #IsabelMuelaLópez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude