Eneko Dorronsorok eta Fredi Pelaezek diskoa aurkeztuko dute larunbatean

Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaez elkarlanean jarri dira disko berri bat kaleratzeko.

Bakarkako diskoa kaleratzea izan da Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarraren azken erronka Fredi Pelaezekin batera. Azaroan egin da grabaketa Beasaingo Pottoko estudioan eta larunbat honetan aurkeztuko dute Ataungo Barandiaran museoan 18:30etan. Diskoak, 12 kantu instrumental biltzen ditu trikiti doinuak Rhodes pianoarekin lagunduta. Aurkezpen kontzerturako sarrerak amaituak dira jada, baina jakitera eman dutenaren arabera egongo da bigarren aukera bat otsailean leku berean.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Kontzertuak #EnekoDorronsoro #FrediPelaez #Trikitixa #Pianoa #PottokoEstudioa #Beasain #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #BarandiaranMuseoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude