Entzuleriak gora Ataun Irratian


Urteko audientzia mailarik altuena lortu dute asteburu honetan Ataun Irratiko saioek.


Urtea hasi denetik ez du aldaketa handirik jasan Ataun Irratiaren programazioak, baina entzuleriaren gorakada nabarmena izan da asteburu honetako saioetan. Urteak daramatza Ioar Aizpuruak eta Leire Perlinesek aurkezten duten Nahikoa dak lider saioen artean eta oraingo honetan ere bere goiko postuan jarraitzen duela garbi erakutsi du %4,83ko igoera eman ondoren.

Zerrendako bigarren postuan Euskal Herriko kanturik arrakastatsuenak biltzen dituen Top ATI saioari egokitu zaio. Ioar Aizpuruak larunbatero eguerdiko 12etan eskaintzen duen saioak %2,11ko gorakada izan du, nahiz eta otsailean %1,2ko beheraka jasan zuen. Apirilean estreinatu zen Julen Iraolak eta Ioar Aizpuruak elkarbanatzen duten "Pop GO!" saioa. Jendearen aldetik balorazio ona jaso du eta honek ere entzuleri maila ona duela adierazi du Ataun Irratiko zuzendaritzak.

Uda ate-joka izango da ekainarekin batera eta udako programazioa prest du jada Ataun Irratiak. Nahikobero, Top ATI summer eta beste hainbat saiok ordutegiak eta egunak aldatuko dituzte eta udari freskotasuna emateko prest egongo dira.

#Ataun #Ataunirratia #Irratia #Nahikoada #TopATI #TopATISummer #Popgo #Nahikobero #Uda #EuskalHerria #Audientziak #IoarAizpurua #LeirePerlines #JulenIraola #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude