Entzumen-probak egiteko zerbitzua antolatu du Ataungo udalak

Uztailaren azken asteartean "Audiotechno" enpresak entzumen-probak egiteko test zerbitzua eskainiko du Ataunen.

Ataungo Udalaren eskutik "Audiotechno" enpresak eskaintzen dituen entzumen-probak egiteko aukera izango da hilabete honen amaieran. Entzumena galtzeko zailtasunak edota sintomak iragartzeko aukera emango du enpresa honek bost minutu inguru irauten dituen testarekin. Uztailak 30, asteartea, San Martin auzoko Atsedentoki elkartean izango dira 10:30etatik 13:30etara bitartean eta dohainik izango da.


Udalak jakitera eman duenez, "Audiotechno" enpresak konpromisoa hartu du irailean San Gregorio auzoan zerbitzu bera eskaintzeko.


#Ataun #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Herria #Gizartea #Osasuna #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Atsedentokielkartea #Atsedentoki #Audiotechno #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude