Epidemia hasi denetik 521 pertsonek eman dute positibo COVID-19 probetan EAEn

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 104 positibo berri identifikatu ditu azken orduetan EAEn.

Euskadin, COVID19ko beste 104 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 521 kutsatu daude, eta horietatik 222 ospitalizatuta daudela eman du jakitera Eusko Jaurlaritzaren osasun sailak. Hildako pertsonak 19 dira momentuz, atzo baino bost gehiago (lau gehiago Araban eta bat gehiago Bizkaian). Lurraldeka, honako hau da azken orduko banaketa:


- GIPUZKOAN, positiboen kopurua 46koa da. (Horietatik 16 ospitaleratuta daude).

- BIZKAIAN, 115 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 53 ospitaleratuta daude.)

- ARABAN, 360 kasu zenbatu dira (horietatik 153 ospitaleratuta daude).


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020