Erkoreka: Osakidetza erantzun duina ematen ari da

Josu Erkoreka sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Nekane Murgarekin batera.

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman duenez, Lehendakariak datorren ostegunean Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean egingo duen agerraldiari begira, Covid19ren krisiari erantzuteko sail bakoitzak gauzatu dituen jarduketak biltzen dituzten agiriak partekatu ditu gaur Gobernu Kontseiluak. Hala, Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak erabaki asko hartu dituela Koronabirusaren pandemia Euskadin hedatzen jarraitzea eragozteko, betiere hiru lehentasun kontuan hartuta: osasun publikoa babestea eta birusa zabaltzea eragoztea, ezohiko krisialdi honetan egoerarik okerrenean daudenei laguntzea, eta osasun-krisi hau gainditu bezain laster ekonomia eta enplegua leheneratu ahal izateko oinarriak jartzea. Euskal osasun-sistema proban jarri duen larrialdi-egoera baten aurrean, Jaurlaritzaren bozeramaileak balioan jarri du Osakidetza eskaintzen ari den erantzuna, inoiz ez bezalakoa eta guztiz konplexua den proba honi erantzun duina emateko gai izan baita. "Osakidetza arintasunez jarduteko, egokitzeko eta erantzun iraunkorra emateko gai dela egiaztatzen ari da", adierazi du. Gainera, euskal gizarteak ekimen solidarioen bidez erakusten ari den konpromiso kolektiboa ere azpimarratu du. Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko krisi honek industrian, enpresa txiki eta ertainetan, autonomoengan edo merkataritzan izango dituen ondorioei aurre egiteko "talka-plana" aipatu du, eta iragarri du neurri horiez gain, gaur, Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Euskadiko enpresak finantzatzeko ELKARGIrekin eta finantza-erakundeekin 500 milioi euroko finantzazio lerro berri bat. “Zirkulatzailearen finantzazio-lerro berria da, bost urterako eta zero kostuan, eta urtebeteko gabealdia eskaintzen du", zehaztu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #JosuErkoreka #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020