Erkoreka: "Uztailaren 12an osasun berme guztiekin joango gara botoa ematera"

Josu Erkoreka elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du uztailaren 12an "osasun berme guztiekin" joango garela botoa ematera, eta horretarako Segurtasun Sailak azterketa sakona egin duela eta prebentzio neurriak biltzen dituen plana osatu duela. Josu Erkorekak adierazi duenez, botoa emateko baldintzarik onenak uztailean egongo dira, eta botoa ematerik ez balego, udazkeneko aukera geratzen da beti: "arduratsua eta kontsekuentea da orain bozkatzea". Bozeramaileak gaineratu duenez, "eragile politikook pedagogia egin behar dugu, eta herritarrei ikusarazi behar diegu orain, bizitzen ari garena bezalako egoeretan, politikarekin inplikatu eta konprometitu behar garela", eta gaineratu du "une erabakigarrian" gaudela, "oso delikatua gure bizitzetan, erronka oso garrantzitsuekin, eta gizarteak iritzia eman behar duela eta agintariak aukeratu behar dituela". Hauteskunde kanpainaren iraupenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi du legeak 15 eguneko iraupena ezartzen duela, baina, murriztu nahi izanez gero, alderdi politikoek adostu behar dutela. "Botoa eskatzeko ekintzak murriztu egin daitezke alderdien konbentzio eta konpromiso bidez". Josu Erkorekak gogorarazi du hauteskundeen data ez dela hitzartu Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentearekin, baina onartu du azken aldian Lehendakariak elkarrizketak izan dituela berarekin. Hala ere, Bozeramaileak berretsi du ez dela inolako itunik egon hauteskundeen data zehazteko. 2. FASEA Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak adierazi duenez, "Euskadi astelehenean, hilak 25, '2. fasera' igaroko den itxaropen sendoa eta oinarritua dugu". Erkorekak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak dokumentazio osoa aurkeztu du, eta "uste dugu maila gaindituko dugula". Bozeramaileak gaineratu du aparteko albistea izango litzatekeela herritarrentzat, eta fasea gainditzeak urratsak sendotasunez aurrera egitea ahalbidetuko duela.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #JosuErkoreka #RadioEuskadi #Boulevard #Hauteskundeak #Politika #AlderdiPolitikoak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020