Erkorekak Espainiako gobernuari deseskalatze fasea autonomia erkidegoek kudeatzeko eskatu dio

Senatuko Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrean egindako hitzaldian esan duenez, "ordua da, jada, ohiko eskumenen legezkotasuna berrezartzeko, eta autonomiek beren eskumenak berreskura ditzaten".

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Senatuan egin den Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuran parte hartu du gaur. Batzordea Gobernuaren eta autonomien arteko topagune parlamentarioa da eta alarma-egoerak sortutako egoera instituzionala eztabaidatu du. Josu Erkorekak, bere hitzaldian, kritikatu egin du Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoak gutxietsi izana eta eskumenen legezkotasun arrunta salbuespenezko lege batekin ordezkatu nahi izatea; izan ere, botere zentralek eskumen autonomikoak bere gain hartu dituzte. Hori dela eta, "ohiko eskumenen legezkotasuna berrezartzeko garaia da, autonomiek beren eskumenak berreskura ditzaten", esan du. Ildo horretan, eta Euskadiko autogobernuaren ardura duen sailburu gisa, desadostasuna agertu du "botere guztiak erdigunean biltzen direlako, eta horrek ziurtzat jotzen du egitura deszentralizatua ez dela erabilgarria tamaina handiko erronka bati arrakastaz aurre egiteko". Josu Erkorekak adibide gisa jarri du Europar Batasuneko beste estatu konposatu batzuen kudeaketa. Hala, argi utzi nahi izan du kezkatuta dagoela "zentralismoa eraginkortasunaren edo autonomia erkidegoak, adin nagusitasunera iritsi ez direlako, fidagarriak ez izatearen sinonimotzat” hartzeko idearekin. PRESIDENTEEN KONFERENTZIA Amaitzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak deitoratu egin du "Presidenteen Konferentzia" sendotzeko aukera alferrik galdu eta, bestalde, erabakirik hartu ez den bileren alde egin izana, Gobernuko Presidenteak "bezperan hartutako, argitaratutako eta jakinarazitako erabakiak azaldu besterik ez du egin".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #JosuErkoreka #EspainiakoGobernua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude