Errusiak zirkulazioan jarri du kobidaren aurkako txertoaren lehen lotea

Errusiako Osasun Ministerioak Sputnik Va txertoaren lehen lotea jarri du martxan, beharrezko kalitate probak egin eta gero.

"Sputnik V txertoaren lehen loteak beharrezko kalitate-probak gainditu zituen Osasun Sektoreko Zaintza Zerbitzu Federaleko laborategietatik, eta zirkulazio publikora bidali zuten", adierazi du Errusiako Osasun Ministerioak ohar batean, Sputnik albiste agentziak jakinarazi duenez.


Astelehen honetan bertan, Mijail Murashko Errusiako Osasun ministroak iragarri du koronabirusaren aurkako txertoa aste honetan hasiko direla lehen boluntarioei ematen, saiakuntza klinikoen hirugarren fasean.


Errusiako Kontsumitzaileen Babeserako Bulego Nazionalak (Rospotrebnadzor) jakinarazi duenez, Vector birologia eta bioteknologia zentroak egiten duen txertoaren proba klinikoak irailaren 30ean osatuko dituzte.


Errusiako agintariek abuztuaren 11n erregistratu zuten ofizialki Gamaleya Epidemiologia eta Mikrobiologia Zentroak garatutako 19ren aurkako lehen txertoa. Sputnik V txertoak immunitatea sortzen du bi urteko aldian.


Gaur egungo fasean, txertoa baimen berezi batekin aplikatzen da probetan; baimen hori arrisku-taldeetako pertsonei soilik eman dakieke, kontrol zorrotz baten pean.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #Txertoa #SputnikV #Errusia #MaijailMurashko

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude