Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 287 isun jarri zituzten atzo

Alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 287 isun jarri zituzten atzo.

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteazkena, apirilak 22, beste 287 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 128 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 159. Bestalde, 10 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteazkena, 601 pertsona identifikatu zituen eta 960 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 128 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 10 pertsona atxilotu zituen atzo. Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.060 pertsona identifikatu zituzten, 1.303 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 159 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, egunean zehar.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Ertzaintza #TrafikoZuzendaritza #Trafikoa #Udaltzaingoa #SegurtasunSaila

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude