Ertzaintzak Euskal herritarren konfinamendua bermatuko du

Astelehen goizeko 08:00etatik aurrera neurri zorrotzak hartuko dira eta Ertzaintzak bermatuko du konfinamendua.

Bihar bertan indarrean sartuko da "alarma egoera" Koronabirusa dela eta Estatu osoan Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak deituta. Herritarren zirkulazio askea mugatu ahal izateko, segurtasun neurriak deitu ditu estatuak eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren aginduetara egongo dira guztiak.


Ministroen kontseiluak atzo onartutako dekretuaren arabera, beharrezkoak ez diren joan-etorriak debekatuta egongo dira datozen 15 egunetan momentuz. Oraindik ordea, ez da baztertzen epea luza daitekeenik datozen egunetan. Etxetik ateratzeko beharrezko kasutzat, ondorengo hauek hartuko dira soilik:


- Osasun zentroetara joan ahal izateko.

- Menpekotasuna duten pertsonak zaindu ahal izateko.

- Lanerako joan-etorriak egiteko.

- Finantza eta aseguru etxeen bulegoetara joan ahal izateko.

- Behar garrantzitsuak kudeatu ahal izateko.

- Beste edozein zeregin behar bezala justifikatuta baldin badago, onartutzat hartuko da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #FernandoGrandeMarlaska #Ertzaintza #GuardiaZibila #PoliziaNazionala

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020